Boracay-etik bueltatu eta errealitatearkin egin genuen topo berriz ere. Ze desberdinak izan daitezkeen hain gertu dauden bi toki.
Batean ur gardena, hondartza paradisiakoak, lasaitasuna, natura, paradisua...
Bestean kaosa, poluzioa, trafikoa...
Horrela entzunda badirudi oso gaizki gaudela hemen eta ez da horrela, izan ere, denbora bat behar dela uste dut honen xarma aurkitzeko. Lehenengo impresioa ez da ona, egia da, baina denbora pasa ahala hemen egotea pasada bat dela konturatzen zera.
Gaurkoan filipinoen izaera azpimarratu nahiko nuke. Beti daude laguntzeko prest, irripar bat ahoan dutelarik agur esaten. Klaseko ikaskideak ere oso jatorrak dira. Lehenengo egunean bat gertutau eta ikasgaiaren nondik norakoak azaldu zizkidan nik ezer galdetu gabe. Nola eskertzen den laguntza honelako egoeretan!
Guk ordea, ez genuke horrela jokatuko. Ez gehiengoak behintzat.
Baina beti ikasten omen da zerbait ezta?
1 comentario:
Kaixo Olatz!
Hemen ondo gaude, landalan 2 egunetan zehar eta gero 5 eguneko asteburua!! Pozten nau zuek ondo egoteak! Jarraitu horrelako argazkiak eta berriak jartzen!
Muxu handi bat
Lurdes
Publicar un comentario