lunes, 17 de noviembre de 2008



Boracay-etik bueltatu eta errealitatearkin egin genuen topo berriz ere. Ze desberdinak izan daitezkeen hain gertu dauden bi toki.

Batean ur gardena, hondartza paradisiakoak, lasaitasuna, natura, paradisua...

Bestean kaosa, poluzioa, trafikoa...

Horrela entzunda badirudi oso gaizki gaudela hemen eta ez da horrela, izan ere, denbora bat behar dela uste dut honen xarma aurkitzeko. Lehenengo impresioa ez da ona, egia da, baina denbora pasa ahala hemen egotea pasada bat dela konturatzen zera.

Gaurkoan filipinoen izaera azpimarratu nahiko nuke. Beti daude laguntzeko prest, irripar bat ahoan dutelarik agur esaten. Klaseko ikaskideak ere oso jatorrak dira. Lehenengo egunean bat gertutau eta ikasgaiaren nondik norakoak azaldu zizkidan nik ezer galdetu gabe. Nola eskertzen den laguntza honelako egoeretan!

Guk ordea, ez genuke horrela jokatuko. Ez gehiengoak behintzat.

Baina beti ikasten omen da zerbait ezta?

martes, 4 de noviembre de 2008

Bora... bora... BORACAY!


Kaixo klase!!

Hementxe nago berriz ere zuei inbidia pixka bat emateko asmotan. Ostegunetik Igandera Boracay-en ibili gera eta... PARADISUA ezagutu degu. Oso oso toki polita da eta ez omen da Filipinetako tokirik politena beraz... nolakoa izango politena¿?¿?
Egun batean barku bat alkilatu eta snorkel egiteko aukera izan genuen. Zenbat arrai... ze politak denak! "Nemo" ikusteko aukera ere izan genun... OSO BIDAI POLITA!

Laister arte!!