lunes, 19 de enero de 2009

SE FINI!

Listo!
IKT-a, Movie Maker-a, Photosteory-a eta Ipuin Multimedia bukatu ditut!
Orain hemen geratzen zaizkidan 2 hilabeteak aprobetxatzea besterik ez zait geratzen!!
Canary... preparatu ze konturatzeako hantxe eongo gea beste biak!

Muxu bat!!

lunes, 5 de enero de 2009

Berriz ere Filipinetan!!


Gabonetan etxera bueltatu ondoren gaur berriz ere Manila-ra iritsi gera. Kanpoan hainbeste denbora egon ondoren, ze gustora hartzen duen norberak bere etxea! Egun gutxi izan dira, baina merezi izan duela uste dut! Orain berriz ere pilak kargaturik hementxe nago, Filipinetan nere Erasmus-aren azkeneko etapa asko asko aprobetxatzeko gogoekin!!

martes, 2 de diciembre de 2008

SAN JUAN ( LA UNION)


Aurrera dijoa gure erasmus-a eta ia 2 astetxo besterik ez dira geratzen gabonetarako! Gu hau al degun gehien aprobetxatzen ari gera eta asteburu honetan ere kanpoan egon gera. Oraingo honetan San Juan-era jun gera Manilatik 300km-tara dagoen herritxo batetara. Gertu dagoela ematen du, baina hemen 300km egiteko 8 ordu behar dira!! Hala ere oraingo honetan ere merezi izan du bidai luze hori egiteak! San Juaneko hondartza ez da aurrekoan egon ginen hondartza bezain polita, baina "naturalagoa" dela esan daiteke eta oso oso ondo pasa degu! surf pixka bat egin, lasai ibili...
Oso aukera ona izan da hain urruti etortzea!

lunes, 17 de noviembre de 2008



Boracay-etik bueltatu eta errealitatearkin egin genuen topo berriz ere. Ze desberdinak izan daitezkeen hain gertu dauden bi toki.

Batean ur gardena, hondartza paradisiakoak, lasaitasuna, natura, paradisua...

Bestean kaosa, poluzioa, trafikoa...

Horrela entzunda badirudi oso gaizki gaudela hemen eta ez da horrela, izan ere, denbora bat behar dela uste dut honen xarma aurkitzeko. Lehenengo impresioa ez da ona, egia da, baina denbora pasa ahala hemen egotea pasada bat dela konturatzen zera.

Gaurkoan filipinoen izaera azpimarratu nahiko nuke. Beti daude laguntzeko prest, irripar bat ahoan dutelarik agur esaten. Klaseko ikaskideak ere oso jatorrak dira. Lehenengo egunean bat gertutau eta ikasgaiaren nondik norakoak azaldu zizkidan nik ezer galdetu gabe. Nola eskertzen den laguntza honelako egoeretan!

Guk ordea, ez genuke horrela jokatuko. Ez gehiengoak behintzat.

Baina beti ikasten omen da zerbait ezta?

martes, 4 de noviembre de 2008

Bora... bora... BORACAY!


Kaixo klase!!

Hementxe nago berriz ere zuei inbidia pixka bat emateko asmotan. Ostegunetik Igandera Boracay-en ibili gera eta... PARADISUA ezagutu degu. Oso oso toki polita da eta ez omen da Filipinetako tokirik politena beraz... nolakoa izango politena¿?¿?
Egun batean barku bat alkilatu eta snorkel egiteko aukera izan genuen. Zenbat arrai... ze politak denak! "Nemo" ikusteko aukera ere izan genun... OSO BIDAI POLITA!

Laister arte!!

jueves, 23 de octubre de 2008

Filipinetatik idazten


Kaixo denoi!
Ia iritsi gera Manilara ta gaur lortu degu etxe batean instalatzea. Etxea txikia da baina oso polita. Hau oso desberdina da, baina ari gera pixkanaka-pixkanaka ohitzen. Argazkian hemengo Jeep-ak ikusi ditzakezue. Hoiek hemengo garraioa dira, "autobusa" bezala, baina pixka bat arriskutsugoak jejej. Hurrengo astean seguru asko hondartzaren bateta joango gara, beraz, argazki politagoak jartzen joango gera.

Zuek zemuz klasean??

Muxu aundi bat denoi!

martes, 14 de octubre de 2008