martes, 2 de diciembre de 2008

SAN JUAN ( LA UNION)


Aurrera dijoa gure erasmus-a eta ia 2 astetxo besterik ez dira geratzen gabonetarako! Gu hau al degun gehien aprobetxatzen ari gera eta asteburu honetan ere kanpoan egon gera. Oraingo honetan San Juan-era jun gera Manilatik 300km-tara dagoen herritxo batetara. Gertu dagoela ematen du, baina hemen 300km egiteko 8 ordu behar dira!! Hala ere oraingo honetan ere merezi izan du bidai luze hori egiteak! San Juaneko hondartza ez da aurrekoan egon ginen hondartza bezain polita, baina "naturalagoa" dela esan daiteke eta oso oso ondo pasa degu! surf pixka bat egin, lasai ibili...
Oso aukera ona izan da hain urruti etortzea!